Elkarretaratzerik ezin egin arren, erabat gaitzetsi gura izan du Udalak, 74 urteko emakumearen hilketa.
Era berean, jakinik isolamenduan egon beharra dagoela, laguntza behar izanez gero non eskatu hori gogorarazi dute: genero indarkeriaren biktima diren emakumeendako zerbitzu espezializatua eskaintzen duen Satevi-n: 900 849 111 – telefono zenbakia anonimoa da eta fakturan ez du arrastorik uzten–.