Abanton izandako hilketa matxista gaitzetsi du Udalak

Mirari Altube Arrese 2020ko martxoaren 13a

Erailketa matxista salatzeko elkarretaratzerik ezin izan dutela deitu adierazi dute Udaletik, "koronabirusaren krisiari aurre egiteko neurriekin bat ez datorrelako", baina bi emakumeen hilketa ezin dela geratu salatu gabe gaineratu dute. Horregatik, gaitzespen ikurra jarriko dute udaletxeko balkoian.

"Udala osatzen dugun talde biok udaletxeko balkoian ikurra jartzea erabaki dugu gure gaitzespenaren adierazle", jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak