Euskararen erabilera indartu gura da merkatariekin batera

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 12a, 16:15

Durana kaleko komertzio bat.

Herrian euskararen erabilera handitzeko asmoarekin beste pauso bat eman gura du Udalak, eta horretarako merkatariengana eta ostalariengana jo du. Loramendirekin lankidetzan egingo du, Elhuyar Aholkularitza enpresak gidatuta

Euskararen egoera zein den merkataritzan eta ostalaritzan  ezagutzea da asmoa. "Bezeroekin zelako harremana duten ezagutuko dugu, baita egoitzan zein hizkuntza darabilten ere, idatzizko kontuetan, adibidez", azaldu du Euskara zinegotzi den Koldo Zubillagak. Eta behin horren jakitun, neurri zehatzak hartzen hasiko lirateke.

Proiektua Udalak jarri du abian Loramendi elkartearekin lankidetzan eta Elhuyar Aholkularitzak gidatuko du. "Kudeaketaren eta finantzazioaren ardura du Udalak. Asmoa da ondorioetatik abiatuta lan egitea eta euskara elkarteak zeresan handia izango du", dio Loramendiko teknikari EÒaut Zubizarretak.

Egoeraren argazkia ezagutzeko inkesta pasatu diete betetzeko eta behin emaitzak jasotakoan egingo dute diagnosia. "Bi-hiru urterako plana diseinatuko da gero, euskalduntzen laguntzeko", dio Zubillagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak