Irailean egin gura den Euskal Jaiaren antzezpena gertatzeko bilera deitu du Udalak

Mirari Altube Arrese 2020ko martxoaren 9a

Orain dela 30 urte egindako ezkontzako une bat.

San Migel jaien barruan Euskal Jaiaren antzezpena egin gura du aurten, Udalak, eta horretarako, herritarren parte-hartzea sustatu gura du. Hori gertatzen hasteko lehen bilera egingo dute eguaztenean, martxoaren 11n, Arkupen, 17:00etan.  

"Orain dela 30 urte Aretxabaletan, San Migeletan, aintzinako ezkontza antolatu genuen eta aurten berriro Euskal Jai horren irudikapena kalera eramateko asmoa daukagu", adierazi dute Kultura Saileko ordezkariek eta gaineratu: "Hori dela eta denon artean aurrera eramateko asmotan, antolatutako bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu herritarrak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak