Borrokatu arren ez du punturik lortu UDAk, 2-4

Jagoba Domingo 2020ko mar. 8a, 19:48

Jokaldi polemikoa izan da arratsaldeko protagonista nagusietakoa. 3-3koa baliogabetu du epaileak UDAkoen haserrerako. Errepikapena ikusita ere ez da oso argi geratzen baina norgehiagoka baldintzatu duela argh dago. Aretxabaletarrak atzetik egon dira markagailuan, baina birritan berdinketa lortu arren ez dute saririk izan gaurkoan.

Hernaniko jokalariak gogoz zeilairatu dira eta UDAri kosta egin zaio partiduari erritmoa hartzea. Presio handia egin dute kanpokoek eta gol aukerak eurenak izan dira lehenengo minutuetan. 0-1ekoa penaltiz egin dute eta berdinketa lehen zatiko azken minutuan egin du UDAk, falta bat buruz errematatu osten.

Bigarren zatia hobeto hasi dute etxekoek, erritmoa eta baloia kontrolatuz, baina bosgarren minutuan heldu da Hernanikoen bigarrena. 1-2koa berdintzea ere lortu dut etxekoek baina segidan etorri da kanpokoen hirugarrena 2-3koa. 34. minutuan Zaitegik aldaratze bat ederto aprobetxatu du eta Ibarran zaleak eta jokalariak gola ospatu bitartean epaileak baloia ez dela sartu erabaki du. Momentu horretatik aurrera partidua erotu egin da eta azken minutuan Hernanikoek 2-4koa egin dite.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak