Debagoieneko Oztopo trialsin taldeak antolatu du Gipuzkoako txapelketari dagokion lehen proba eta Aretxabaletako Arbizelai gunean elkartu dira ia 40 jokalari. Asko izan dira debagoiendarrak, baina nagusien kategorian handik eta hemendik ere gerturatu dira, Gasteiztik, Beratik eta Abarzuzatik, esaterako.
Batzuendako entrenamendu saioa izan da beste erronka batzuk buruan, eta beste batzuendako txapelketa ondo hasteko arrazoia. Euriak, baina, ez die atsedenaldirik eman goiz guztian eta nahiko lan izan dute bizikleta menderatzen eta kontzentrazioari eusten. Nagusienek, besteak beste, hainbatetan munduko txapeldun izan den Benito Ros nafarra eta Irene Caminos tolosarra erakustaldi dotoreak eskaini dituzte. Onena ematerik izan ez badute ere, gehienak gustura agertu dira egindako lanarekin.
Sailkapena
Elite:
- Julen Saenz.
- Benito Ros.
- Oier Mitxelena.
- Iker Rodriguez.
Junior-Senior:
- Ivan Garrues
- Unai Zunzunegui.
- Javi Cebrian.
- Diego Garrues.
- Irene Caminos.
Infantilak:
- David Chocarro.
- Hodei Martin.
- Christian Ancillo.
- Fermin Manrriquez.
- Beñat Maiz.
- Mikel Arregi.
Alebinak:
- Julen Arenaza.
- Gorka Merino.
- Alvaro Gimenez.
- Amaiur Lopez.
- Aner Garcia.
- Beñat Urbina.
- Erik Escalada.
- Eneko Aritza.
- Manex Ugarte.
- Gillen Urkia.
Benjaminak:
- Markel Larrañaga.
- Mikel Gimenez.
- Hodei Elkorobarrutia.
- Uxuri Portua.
- Anje Okarantza.
- Ibai Melgar.
- Itoitz Herrera.
- Oxel Gallastegi.
- Ander Eraña.