Arbizelaiko gunean jokatuko da Gipuzkoako lehenengo proba

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mar. 6a, 16:00

Debagoieneko Oztopo trialsin taldeak antolatuta, 2020ko Gipuzkoako Trialsin Txapelketako lehen proba jokatuko da zapatuan, 10:00etan hasita, Aretxabaletan –Arbizelaiko trialsin gunean–.

10:00etan, maila txikienetako txirrindulariak izango dira lehenak parte hartzen, eta 12:00etan, berriz, kadete, junior eta elite mailetakoak arituko dira. Aitor Murua Oztopo Trialsin taldeko kideak adierazi duenez, erakustaldi ederra izango da: "Iaz, bi txapelketa egin genituen Arbizelaiko gunean: Open Oztopo eta Gipuzkoakoa. Hala, 40 bat txirrindulari inguru batuko garelakoan gaude. Oztopotik, esaterako, 10-12 parte-hartzaile izango gara: Alvaro Gimenez iazko txapelduna, Gorka Merino, Julen Arenaza...; aurten oso ondo ari dira".

Puntako txirrindulariak

 Muruak gaineratu duenez, Jon Areitio, Julen Saez eta Irene Caminos txirrindulariak egongo direla zapatuan. Bestetik, gaineratu du ekainaren 13an Euskadiko txapelketa ere Aretxabaletan egingo dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak