Ibarra kiroldegia lepo beteta Fun Dantz! lehiaketan

Amaia Aranegi 2020ko martxoaren 1a

Seigarrenez Fun Dantz! lehiaketa egin zen atzo Ibarra kiroldegian eta Euskal Herriko hainbat txokotako 22 talde elkartu ziren. Musika eta dantza urbanoekin bete zen kiroldegia eta ikusleek Euskal Herriko dantza urbano talde onenen koreografiekin gozatzeko aukera izan zuten.

Fun Dantz! lehiaketan bi mailatan jokatu zen: junior mailan eta maila absolutuan. Lehen postuan sailkatutakoek, martxoaren 21an Bilbao Arenan jokatuko den BreakOnStage txapelketarako txartela lortu zuten. Honakoa izan zen sailkapena:

  • Junior mailan:

1. postua: Feel The Sound, Durangoko taldea

2. postua: Hula Hop, Bilboko taldea

  • Maila absolutuan:

1. postua: Bamboo, Donostiako taldea

2. postua: The Factory, Bilboko taldea

Debagoieneko ordezkari bakarra izan zen lehiaketan. Hain zuzen ere, Bergarako Camden Town dantza akademiako 3 taldek hartu zuten parte. Juniorretan: Camden Joys eta Camden Rules; maila absolutuan: Camden Vibes.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak