Santa Kurtz kalean "gauzak ondo eta presarik gabe" egin behar direla uste du EH Bilduk

Mirari Altube Arrese 2020ko ots. 26a, 14:25

Santa Kurtz kaleak "jardun integrala" behar duela argi utzi gura izan du EH Bilduk prentsa-ohar bidez, baina kontuak "ondo eginda". Udalak aurkeztu dituen bi proposamenak "gutxi landuak" direla uste du eta ekarpenak herritarrek baino lehen ezin egin izana salatu. Gaineratu du, "hauteskundeei begira" egindako ekitaldia dela. 

Santa Kurtz kalearen eraberritze lanetan gauzak ondo eta presarik gabe egin behar direla uste du EH Bilduk. Eta hainbat puntu argitu gura izan ditu. Batetik, ekarpenak egiteko aukerarik izan ez izana proiektua lantzerakoan: "Proiektuak herritarrei ireki edo gauzatu aurretik, ekarpenak egiteko eta Udalean lan egiteko tartea izaten dute, logikoa denez". Eta bestetik dio bi proposamenak oso berdintsuak eta gutxi landuak direla: "Prozesua azkar egin nahi izatea sumatzen dugu". 

Proiektuari ez diotela behar besteko arreta eskaini gaineratu dute, eta bereziki, aparkalekuen kontua aipatu du: "Hobeto aztertu behar da inguruan zenbat auto dauden erroldatuta, ordu-tarteak, bisitariak… Eta horretan oinarrituta, auzotarrentzat jasangarria den planteamendu integral bat aurkeztu". 

Hauteskunde garaia

EH Bilduk argitu gura izan du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu zirenetik ezin direla proiektuak inauguratzeko ekitaldirik egin, ezta Santa Kurtz kaleko prozesua ere: "Bergarako Hauteskunde Batzordeari egin zitzaion kontsulta, eta hark esan du ezin dela udalak planteatzen duena egin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak