Aratuste-martitzena ere jai giroan

Mirari Altube Arrese 2020ko otsailaren 25a

Aratuste giroan jarraitzen dute ikastetxeetako neska-mutikoek gaur ere. Txarangari jarraika Ibarra kiroldegira jo dute dantzan egitera. Txikienak, ostera, Iturrigorri pilotalekuan geratu dira.

Arratsalde partean ere jai giroa izango da herriko kaleetan. 16:00etan, Irulitxa txarangak girotuko ditu kale bazterrak, eta 17:30ean, buruhandiek irtengo dute txarangaren doinuen atzetik.

Aratusteak bukatzeko Txin-en hileta izango da urtero legez. Zerraldoa eramango dute Santa Ageda neska-mutilek Mitarte kaletik Herriko Plazaraino (herritarrei lutoz jantzita joatea eta kandela eskuan eramatea gomendatzen zaie), eta han, erre egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak