2020

Irudimenak muga gutxi Aretxabaletako Aratusteetan

Aitor Agiriano 2020ko otsailaren 23a

Mozorro desfilea egin dute Aretxabaletako kuadrillek, Aratuste domeka ospatzeko. Kaleak jendez lepo, ikusmin handia izan da aurtengo mozorro eta karrozak zeintzuk izango ziren jakiteko. Txaranga doinuak hasi bezain pronto, kolorez, mozorroz eta jai giroz bete da herria.

Kuadrilla dotoreenek saria jaso dute iluntzean. Hona hemen:

16 urtetik beherakoak:

  • 1. Pentsiodunak
  • 2. Pottokiak
  • 3. Lapurrak
  • 4. Militarrak
  • 5. Sukaldariak

16 urtetik gorakoak:

  • Kaiola eta akuarioa (adin ezberdinetako kuadrilla onena)
  • Popeye eta Olivia (bikote onena)
  • UDAren paraxutistak (muntaia onena)
  • Transformerrak (originalena)
  • Klima aldaketa (animazio onena)

Balkoirik dotoreenak:

  • Etxeandia familia
  • Karmele Unzueta
Erlazionatuak

Mozorro festa, bizi-bizi

Aitor Agiriano 2020 ots 23 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak