Handi zein txiki, trebe dantzan

Txomin Madina Milikua 2020ko ots. 21a, 20:52

Euskal Herriko askotariko dantzak egin dituzte Leizarra musika eskolako dantza ikasleek Ibarra kiroldegian egin duten Egubakoitz Argal jaialdian.

Ibarra kiroldegiko harmailak beteta zeudela eskaini dute Leizarra musika eskolako dantza ikasleek Egubakoitz Argal ikuskizuna. Hamar taldetan banatuta, 120 inguru izan dira ikasturte hasieratik ikasitakoak erakusten ibili diren dantzariak; gaztetxoenak, lau urtekoak. 

Talde bakoitzak dantza bat egin du bakarka eta jaialdiaren bukaeran dantzari guztiak batera aritu dira. Euskal Herriko hainbat txokotako dantzak izan dira jaialdia osatu dutenak; besteak beste, Zuberoako Zazpi Jauzi dantza, Oñatiko banakoa, Durangoko Domingillo eta Gasteizko zortzikoa. Txulalai ezagunarekin borobildu dute ikuskizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak