Aretxabaletako Txarapea ibilbidean eraikin berriko duplexak saltzen hasi da San Miguel Inmobiliaria. Estreinatzeko dauden pisu hauek gune lasai batean eta kultur eta aisialdi eskaintza osotik urrats batera kokatuta daude.
Materialik onenak
Terraza zabala, garajea eta igogailua dute denek, eta gainera primerako materialekin eginak daude; ateak eta zoruak egurrezkoa dira, hormako pintura leuna da eta leihoak, PVCzko kristal bikoitz oszilobatuzkoa dira.
Txarapea Ibilbideko eraikin hauetan hainbat aukera daude: 4 gelako duplexak, 3 gelako duplexak eta 3 gelako beheko solairu pisu bat ere. Esan bezala denek dute terraza zabala, baita garajea ere. Prezioei dagokienez, duplexak 230.000 eurotan hasita (+ BEZa) eskura daitezke eta beheko solairuan kokatutako etxebizitza 180.000 eurotan (+ BEZa) saltzen da.