Hala, talde bakoitzean gehienez 16 jokalari egon ahal izango dira. Martxoaren 14an hasiko dute torneo hori eta lehenengo partiduak liga erregularrean jokatuko dituzte. Hala, onenek finalerdietarako bidea hartuko dute –maiatzak 23–, eta finala izango da maiatzaren 30ean.
Futbol 7ko torneoan izena emateko 50 euro ordaindu behar dira, eta beste 50 euro jarri behar dira fiantza modura. Hala, kontu korronte honetan sartu behar da dirua: 3035 0002 12 0020005638. Antolaketa taldetik kirolak@arizmendi.eus helbidean argituko dituzte torneoaren gainean egon daitezkeen zalantzak.