Pagoak, haritzak, urkiak eta astigar arruntak, 27 inguru, jaso zituzten aurten, Ikerlanetik, eta gainontzekoak, likindabarrak eta lizarrak Udalak jarri zituen. Aitzurrak eta palak eskuan, lanerako gogotsu gerturatu ziren umeak zein gaztetxoak eta laster bukatu zituzten lanak. Goiz pasa polita egin zuten beste behin, eguraldia lagun.