Aratusteetarako gertatzeko dei egin die aretxabaletarrei Txapel Txinek

Mirari Altube Arrese 2020ko otsailaren 15a

Erraldoi eta buruhandi txikien laguntzarekin iritsi da aurten Txapel Txin. Eta Aratusteak ate-joka daudela iragartzeko kalejiran jardun dute goiz partean. Iluntzean, Herriko Plaza bete egin da jai giroan murgiltzeko.

Eguerdiaz geroztik izan da jai giroa herrian; izan ere, neska-mutikoek eta gaiteroek kale bazterrak alaitu dituzte Txapel Txinek gidatuta. Bien bitartean herriko sukaldari "ospetsuenek" paellak gertatu dituzte eta komentuan bazkaldu du Txapel Txinek 80 bat lagunekin batera.

Arratsaldean musika nagusitu da herrian. Torrada lehiaketarik ez da izan baina txapel dotoreenek izan dute saria. Sekula baino erromantikoago etorri den Txapel Txinek Aratusteei begira jarri ditu herritarrak eta ondo pasatzera deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak