Alebin mailan, gehiago izan dira Aretxabaletakoak

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ots. 8a, 12:47

Gipuzkoako pilota txapelketaren barruan, Aloña Mendiko pilotarien kontra jokatutako bi partiduak irabazi dituzte etxekoek alebin kategorian. Infantil mailakoan, baina, oñatiarrak gailendu dira tanto bakarragatik.

Alebin maila bi partidu, infantil mailako bat eta jubenil mailako beste bat jokatu zuten atzo, egubakoitza, Aretxabaletako pilotariek etxeko frontoian, Gipuzkoako pilota txapelketaren barruan.

Alebin kategoriako bietan, gainera, emaitza berdina izan zen: 16 UDAkoak eta 9 Aloña Mendikoak. Lehenengoan, Aranak eta Gonzalezek 16,  Arrazolak eta Azkuek 9; bigarrenean, Garitaonaindiak eta Larrañagak 16, Oruetak eta Elorzak 9.

UDAko pilota saileko Juan Mari Errastiren esanetan, oso partidu onak izan ziren biak: "Baita hirugarrena ere, infantil mailakoa. Oso lehiatua izan zen eta tanto bakarragatik irabazi zuten Aloña Mendikoek". Errastik eta Kerexetak 17, Madinagoitiak eta Blazquezek 18.

Jubenil mailako partiduan, baina, bestelakoa izan zen. Galdu egin zuten etxekoek azpeitiarren kontra: Lasak eta Igartuak 3, Egurenek eta Larrañagak 22. "Oso berandu hasi zen partidu hori. Autobideko luiziagatik, ordua baino ordu eta erdi beranduago iritsi ziren azpeitiarrak. Partidua berandu hasi zen eta gureak ez ziren jokoan sartu. Erraz irabazi zuten azpeitiarrek", dio Errastik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak