Zazpiko futbol zelaiaren erabilera arauak zehaztu ditu Udalak

Mirari Altube Arrese 2020ko ots. 9a, 09:30

Futbol zelai berria edonork erabili ahal izango du ordutegi baten barruan. Erreserbatu ere egin ahal izango da instalakuntza eta hori ordaindu egin beharko dute erabiltzaileek: 40,45 euro orduko.

Hona hemen futbol zelaiaren erabilera ordutegia:

  • Astelehenetik egubakoitzera 07:00etatik 21:30era.
  • Zapatutan, 08:30etik 20:00etara.
  • Domeka eta jai egunetan, 09:00etatik 20:00etara.

Uda partean itxiera ordu horiek malguaguak izango direla aipatu dute Udal ordezkariek.

UDAk lehentasuna erreserbatzerakoan

Erreserbei dagokienez, Ibarra kiroldegiko harreran egin behar dira: 943 03 98 42 telefonora zenbakira deituta edo kirola@aretxabaleta.eus helbidera idatzita. Eta ordua 40,45 euro ordaindu beharko da. Kiroldegiko abonatua ez denak bertako aldagelak erabili ahal izango ditu, eta horretarako, 2,01 euroko sarrera ordainduko du.

Erreserbak egiterako orduan, UDA futbol elkarteak izango du lehentasuna gainontzeko herritar edo elkarteen aurretik.

Kamera bidezko zaintza

Udalak hainbat betebehar adostu ditu erabiltzaileentzat. Hona hemen:

  • Zelaia eta bertan dagoen materiala behar bezala zaindu beharko da.
  • Ezin izango da zelaia kaltetu dezakeen ezer egin.
  • Debekatuta egongo da sua egitea, beirazko botilak eta edalontziak sartzea edo han jatea.

Udalak gogorarazi du zelaiak bideozaintza-sistema bat duela, eta, beraz, jokabide okerrek ondorioak izan ditzaketela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak