"Santa Ageda bezpera degu…" kantuan dabiltza kintoak

Mirari Altube Arrese 2020ko otsailaren 4a

2001ean jaiotako aretxabaletarrak baserriz baserri dabiltza kantuan eta eskean Santa Ageda bezpera egunean. 06:30ak bueltan elkartu dira Herriko Plazan, eta lehen etxafuegoak botata abiatu Urkulu aldeko baserrietara. 

Herrian bazkalduko dute gero, eta arratsaldean, Izurieta eta Galartza aldera joko dute.

Bihar, Santa Ageda eguna, herrian jardungo dute kantuan; lantegietara, ikastetxeetara eta etxeetara joango dira diru eskean. Iluntzean, ostera, aurtengo lehen dantza saioa egingo dute Herriko Plazan.

Erlazionatuak

Bustita baina gustura kintoak

Mirari Altube Arrese 2020 ots 04 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak