Gaur arratsaldean eman ahal izango da odola Durana kalean

Maialen Santos 2020ko otsailaren 3a

Odola emateko kanpaina berriaren baitan, datozen asteetan eman ahal izango da odola Aretxabaletan. Gaur izango da horretarako lehen hitzordua, eta datozen otsailaren 10ean eta 20an ere izango da odola emateko aukera.

Egun horietan –baita gaur ere– arratsaldean, 16:45tik 20:00etara bitartean herriko plazan izango da unitate mugikorra; autobusa. Herritarrak odola ematera animatzeko dei egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak