"Ezjakintasun puntu bat genuen kontzertua hasi aurretik, ea harrera ona izango genuen, edo ez. Baina jendeak erantzun egin zuen, eta oso ondo joan zen dena" azaldu du Eñaut Zubizarreta antolatzaileak.
Bakarlari irundarrak ironiaz eta seriotasunez zipriztindutako letrez ureztatzen ditu gitarra doinuak. Pop eta punk doinuen artean mugitzen da trebe, eta abesteko estilo propioa du, erraz detektatzeko modukoa.