Eneritz Furyak abeslariak gaur gauean eskainiko du kontzertua

Maialen Santos 2020ko urt. 31a, 12:05
Eneritz Furyak abeslaria (Argazkia: Eneritz Furyak)

Abeslari iruindarra udaletxe zaharreko atartean arituko da, 22:00etan hasita, Loramendi elkarteak antolatuta.

Kalitatezko eta eskaintza kultural finko baten aldeko apustua egin gura izan du Loramendi Elkarteak. Hori horrela, auzolanean, udaletxe zaharreko sarrera egokitu dute, paletak erabiliz sofa eta aulkiak eginez, eremu eroso eta goxoa sortzeko. Gaur estreinatuko dute gune hori; hain zuzen, Eneritz Furyak –izen artistikoa da hau– abeslari iruindarrak eskainiko du kontzertua bertan.

Hitz poetikoez baliatzen da abeslari eta konpositore dena. Berak dioenez, bere musika heterodoxoegia da folk konbentzionaleko ikuspegi hertsiarentzat. Popetik ez da urrunegi, baina punka da osagai ezinbestekoa bere kantuetan.

15 urte zituela eman zuen bere lehen kontzertua talde batekin, eta egun, 26 ditu. 2017an atera zuen Eneritz Furyak izeneko diskoa, eta 2018an etorri zen Zaldi Zuria/Maskara.

Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria irabazi zuen 2017an. Katalunian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Italian... izan da kontzertuak ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak