Kiroldegiko bazkarirako txartelak eskuratzeko Arkupera jo behar da; helduen menua da 18 euro eta umeena, 13 euro.
Txapel Txin Egunean, otsailaren 15ean, egingo duten paella janerako txartelak oraindik badituzte Kixkor eta Urbaltz tabernetan, 10 eurotan; komentuan izango da hori.
Sei talde lokalean lanean
Mozorroak gertatzeko lokalean (Industrialdean, Basabe jatetxearen atzeko partean) dagoeneko badihardute lanean herritarrek; sei taldek hartu dute hango giltza. Arkupera jo behar da giltza hori eskatzeko.
Eta Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketara aurkezteko epea astelehenean itxiko da.