Bizikleta bira eta ekitaldia bihar goizean, greba dela eta

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 29a, 15:42

Euskal Herriko Gutun Sozialen Kartak biharko, urtarrilaren 30erako, deitu duen greba orokorrarekin hainbat herritarrek egin dute bat. Mobilizazioak ere iragarri dituzte goiz parterako.

Herriko ikastetxe guztiek egin dute bat grebarekin –Kurtzebarri eskola eta institutua, Lanbide eskola, Arizmendi ikastola eta Mondragon Unibertsitatea–. Baita udal langileek –Arkupe kultur etxea itxita egongo da–, udal euskaltegikoek eta Ibarra kiroldegikoek ere; hortaz, itxita izango dira horiek guztiak. Osasun etxeari dagokionez, bihar jakingo dute zer egingo duten.

Lantegiei dagokienez erantzuna ezberdina izan da. Mondragon Assemblyk bat egin du, Coprecik, ostera, ez eta CVL lantegian langile bakoitzaren esku dago zer egin. Eroskik itxi egingo ditu ateak eta Aretxarteko merkatarien kasuan norberak hautatuko du zer egin. 

Mobilizazioak goiz partean

Aretxabaletako Greba batzordeak honako ekitaldiak iragarri ditu biharko:

  • 10:30: Bizikleta bira herrian.
  • 12:00: Ekitaldia Herriko Plazan.
  • 16:30: Arrasateko manifestaziora joateko elkartu Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak