Hiri Antolamendurako Plan Orokorra garatzeko lehen pausoa arkitektoa kontratatzea

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 28a, 16:53

Arkitekto bat kontratatuko du  Udalak plan orokorra (HAPO) idazteko, eta era berean, onarpena lortzeko beharrezko jarduerak egin ditzan.

Agintaldi honetan Hiri Antolamendurako Plan Orokorra garatzea da Udalaren asmoa. Plan horrek zehaztuko du hain zuzen herriko hainbat gunek etorkizunean izango duten erabilera –bizitegi-erabilerak, ekipamenduak, zerbitzuak…–, baita non eraiki ahal izango den eta non ez eta jarduera ekonomikoak zeintzuk izango diren ere. Hori horrela, Aretxabaletaren garapena eta hirigintza antolamendua zein izango den zehaztuta geratuko da.

Lan horretan murgiltzeko arkitekto bat kontratatuko du Udalak. Haren egitekoak izango dira besteak beste, plana (HAPO) idaztea eta hori behin betiko onartzeko beharrezko diren jarduera administratiboen jarraipena egitea.

Eskaerak udaletxean aurkeztu behar dira; azken eguna otsailaren 2a da (15:00ak baino lehen). Ezinbestekoa izango da arkitektura gradua edo lizentziatura edukitzea eta kontuan hartuko dituzte euskararen ezagutza, esperientzia eta formakuntza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak