Gorka Perez de Labeaga eta Joseba Garate nagusi frontenis txapelketan

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 26a, 17:49

Izugarrizko arrakasta izan du UDAk antolatutako gizonezkoen frontenis txapelketak eta antolatzaileak oso pozik agertu dira. Hemezortzi bikotek jardun du nor baino nor gehiago eta "aparteko maila" erakutsi dutela guztiek adierazi dute. Txapelketa Gorka Perez de Labeagak eta Joseba Garatek irabazi dute Beñat Aspek eta Julen Etxabek osatutako bikoteari gailenduta.

Halako kopururik sekula ez dutela izan aitortu dute UDAko kideek eta pozik agertu dira zaletasun hori ikusita; Aretxabaletako bikoteez gain inguruko hainbat herritatik etorritakoek hartu dute parte.

Horren aurrean ezohiko antolaketa egin behar izan dute. Kanporaketa partiduak jokatu zituzten, atzo, zapatua eta bederatzi bikote kanpoan geratu ziren. Sailkatutako bederatziek ligaxka jokatu dute gaur, hiru taldetan banatuta. Eta finalera iritsi direnak izan dira Aspe eta Etxabe batetik eta Perez de Labeaga eta Garate bestetik; azken horiek jaso dute sari nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak