Elkartasun argazkia bihar eta hainbat ekitaldi eguenean, greba deialdiaren harira

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 24a, 08:11

Aretxabaletan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte urtarrilaren 30erako deitutako grebari begira. Bihar, zapatua, esaterako, elkartasun argazkia ateratzeko dei egin du Mugimendu Feministak; 10:30ean, elkartuko dira Herriko Plazan, eta zapi moreak janztera gonbidatu dituzte guztiak.

Bihar, 12:00etan, Elorregin elkartzeko egindako deiarekin ere bat egin du Aretxabaletako Greba Batzordeak. Aurretik, 11:00etan, Arruena parkean (Eroskiko gasolindegia) elkartuko dira Leintz aldeko gainerakoekin batera, eta han informazioa banatu ondoren abiatu Elorregira.

Eguenean, urtarrilaren 31n, ere hainbat ekitaldi egingo dituztela herrian iragarri dute. Bizikleta birarekin ekingo diote egunari (10:30) eta eguerdian (12:00) izango da herriko ekitaldi nagusia Herriko Plazan. Arratsaldean, Arrasaten egingo duten manifestaziora (18:00) joateko dei egin dute; horretarako, 16:30ean, elkartuko dira Herriko Plazan.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du greba orokorra urtarrilaren 30erako Lan, pentsio eta bizitza duina! leloarekin. "Hamaika arrazoi grebarako" esanaz hainbat aldarrikapen egin dituzte, batzuk pentsioei dagozkienak, beste batzuk lan-hitzarmenei, eta besteak, enpleguari eta eskubide sozialei. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak