Unanue eta 'Etxebe' nagusi Urbaltzeko mus txapelketan

Mirari Altube Arrese 2020ko urtarrilaren 22a

Luis Felix Unanue eta Jon Etxeberria txapelekin Urbaltzeko zuzendaritzako ordezkariekin.

Hamalau bikotek hartu zuten parte joan den zapatuan Urbaltz elkartean jokatutako mus txapelketan eta Luis Felix Unanuek eta Jon Etxeberriak jantzi zuten txapela. Guztira hamalau bikotek jardun zuen nor baino nor gehiago eta txapeldun-ordeak Patxi Zugasti eta Kepa Errasti izan ziren. 

Euskal Herriko 12. Mus Txapelketara sailkatzeko aukera izan dute irabazleek. Hurrengo kanporaketa, Gipuzkoako txapelketa, Seguran jokatuko da, otsailaren 29an.

Patxi Zugasti eta Kepa Errasti, erdian Urbaltzeko presidente Iñaki Iturri dela.

Aitor Irure eta Ramon Gonzalez sariekin.

Jesus Zugasti eta Javier Marcos sariekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak