Greba orokorra feminista izango da leloarekin elkartasun argazki erraldoia ateratzeko gonbidapena egin du Atxabaltako Mugimendu Feministak urtarrilaren 30eko greba deialdiari begira. Herriko Plazan elkartuko dira eta zapi moreak eramateko eskatu dute.
Ondoren, Arrasateko Eroskira joko dute (11:30) bailarako gainerako kideekin bat egiteko eta grebaren berri eman inguru hartan. Gero (12:00) Elorregin elkartuko dira Debagoieneko herri guztietatik joandakoekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.