Lapurrak sartu dira bart gauean Aretxabaletako Loramendi okindegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urt. 18a, 10:36
Loramendi okindegia bart gaueko lapurretaren ostean.

Okindegiko arduradunak azaldu du burua estalia duten hiru lagun ikusten direla segurtasun kamerek jasotako irudietan. Sarrera nagusiko kristalezko atea apurtuta sartu dira okindegian eta zuzen jo dute kutxa erregistratzailera. "Ez dute diru asko eraman, ez zegoen-eta. Kalte handiena ateko kristala eta hartu dugun sustoa", esan du.

Goizeko 3:10ean jo du alarmak eta segurtasun kamerek grabatutako duten irudietan ikusi dute Loramendi okindegiko arduradunek zer eta nola gertatu den. "Irudietan hiru lagun ikusten dira. Hormigoizko bloke batekin sarrera nagusiko ateko kristala apurtu dute, eta lapurretako bat sartu da okindegian. Minutu bateko kontua izan da. Kutxa erregistratzailera jo du zuzenean eta han dagoen diru apurra eraman dute". 

Okindegitik eguneroko martxarekin jarraitzen dutela adierazi dute, eta zabalik da negozioa gaur. Ikerketa ere martxan da. Sei hilabeteko epean laugarren lapurreta dutela adierazi dute Loramendi okindegitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak