Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa abian

Mirari Altube Arrese 2020ko urtarrilaren 8a

Udaleko Kultura Sailak 2020ko Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du. Lanak otsailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dira. Irabazleak 200 euro jasoko ditu.

Hona hemen oinarriak:

  • Lehiaketan edozeinek har dezake parte.
  • Teknika librea izango da.
  • Kartelaren neurria DIN A3an eta formatu digitalean (gehienez 6 Mb) aurkeztu beharko dira.
  • Kartelak derrigorrez, honako testua izan beharko du:
    Aratusteak
    Aretxabaleta 2020
  • Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.
  • Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  • Lanen aurkezpena:
    • Posta arruntez, CD, DVD edota USB euskarrietan, helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1- 20550 Aretxabaleta
    • Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.
    • Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus Asuntoa: Aretxabaletako Aratusteak 2020. Bertan artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin.
  • Kartelak otsailaren 3a baino lehen utzi behar dira Arkupe kultur etxean edo udaletxean.
  • Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
  • Epaimahaiaren erabakia, otsailaren 3an jakinaraziko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak