UDAk ezin izan dio Urolari irabazi (0-1)

Maialen Santos 2020ko urt. 5a, 18:55

Aretxabaletako taldeak ez du baleko golik egin, eta Urolak, bestalde, gol bakarra sartu du penaltiz. 0-1 amaitu da norgehiagoka.

Ibarra futbol zelaian jokatutako partiduan etxeko taldeak ezin izan du garaipena eskuratu, izan ere, egindako bi golak jokoz kanpokoak izan direla adierazi du epaileak. Urolak, aldiz, penaltiz egin du gola bigarren zatia hasi eta gutxira. Mikel Larburu UDAko entrenatzaileak azaldu duenez, "amaierara arte" borrokatu dute partidua, baina ez dute "zorterik" izan, azkenean. Gaineratu duenez, azken segundotan izan dute partiduko "aukerarik garbiena" baina epaileak ez du balekotzat jo. Neurketan, gainera, Aretxabaletako atezainari txartel gorria atera dio epaileak, eta partidua "nahiko beroa" izan da. Larburuk azaldu moduan, orain datorren asteko neurketari begira jarriko da UDA; zapatuan Oiartzunen etxean jokatuko baitute.

Gaurko partidua 0-1 amaituta, sailkapenaren erdiko postuetan daude Aretxabaletakoak; hamargarren postuan, zehazki.

Mondrak ere galdu

Maila berean, ohorezko erregionaletan, Mondrak ere galdu egin du Eibarren aurka, neurketa 2-1 amaitu baita. Hain zuzen, igande arratsaldean Unben jokatu dute; Eibarrek bi gol egin ditu, eta talde arrasatearrak, aldiz, bakarra. UDAren jarraian, sailkapeneko hamaikagarren postuan dago Mondra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak