Bilboko manifestaziora joateko autobusen txartelak salgai

Mirari Altube Arrese

Sarek deituta, urtarrilaren 11n, Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte, bi hain zuzen ere. Aretxabaletako Sarek antolatu duena 15:15ean abiatuko da Eroskiko geltokitik; txartelak salgai daude Urbaltz eta Gurea tabernetan (10 euro).

Ernaik, ostera, beste bat antolatu du Eskoriatzako eta Aretxabaletako gazteendako; 12:00etan irtengo du horrek eta 03:00etan itzuli. Izena aurretik eman behar da Urbaltzen edo Inkernun.

Manifestazioa, 17:00etan abiatuko da La Casillatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak