Autobusean etorri ziren Valladolideko Atletico Lince taldeko jokalariak –gurasoek lagunduta– eta futbolaren bueltan Gabonetako plan ederra antolatzearekin batera, argi utzi zuten ez zirela Aretxabaletara paseoan etorri, jokatu zituzten hiru kategoriatatik bitan nagusitu ziren-eta. Guztira 22 talde lehiatu ziren alebin, infantil eta kadete mailan, eta infantiletan Reala nagusitu zen moduan, beste bi kategorietan Valladolideko taldeak nabarmendu ziren.