Goizeko lehenengo partiduan Debagoieneko selekzioak eta Alavesek berdindu egin dute (0-0) eta penaltien tandan ibarreko ordezkariek aurrea hartu dute.
Ondoren Realeko ordezkarien txanda izan da, arabarren kontra jokatu dute eta gipuzkoarrek ondo irabazi dute (2-0). Eta, arratsaldeko azken norgehiagokan Debagoieneko selekzioa eta Reala izan dira aurrez aurre, eta hor ere txuri-urdinak nagusitu dira (1-0).
Hala, Arizmendiko antolatzaileak pozik geratu dira torneoak emandakoarekin, eta modu positiboan baloratu dute harmailetan batutako jendetza. Bihar, domeka, kategoria txikietako taldeen txanda izango da.