'Aretxabaleta anitza' erakusketak izandako harrerarekin "pozik"

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 28a, 10:36

Aretxabaleta anitza erakusketa izan da abenduan Arkupen, Loramendi elkarteko Auzoko ekimenak antolatuta. Gu Haziak Gara, Basotxo eta Hizkuntza Errefortzuak taldeen laguntza izan du horrek, eta antolatzaileak oso pozik agertu dira herritarrek egindako harrerarekin.

Aretxabaletak jatorri askotako lagunak batzen dituela erakutsi gura izan dute antolatzaileek, 40 herrialdetakoak hain zuzen ere. Eta Arkupeko erakusketa aretoan ikusgai jarritakoak, tresnak eta arropak esaterako, zein jatorritakoak diren jakiteko lehiaketa gertatu zuten antolatzaileek. "Kurtzebarri eskolako kide mordoa pasatu da bertatik; nik uste, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak pasatu direla, eta oso interesgarria izan da hori", jakinarazi du Paloma Martinezek Auzokoko gidariak.

Zozketan 253 lagunek hartu dute parte (159 lagunek bost erantzun gutxienez zuzen eman dituzte). Hona hemen irabazleak: 

  • 1-Lander Valle (Kurtzebarri eskola, 5.A): cus cusa bost lagunendako
  • 2- Ander Gomez (Kurtzebarri eskola, 5.C): biryani (arroz pakistandarra) bost lagunendako
  • 3- Iban (Kurtzebarri eskola, 5.C): baserritar jantzia egiteko 50 euroko bonua (Gu Haziak Gara elkartea)

Erakusketarekin batera, hizkuntza tailerra ere egin dute abenduan Kurtzebarri eskolako LHko 1. eta 2. mailakoekin: "Norberaren ama hizkuntzari protagonismoa ematea gura izan genuen. Hala, arabiarrez zenbakiak ikasi genituen eta hainbat jolasetan ere jardun genuen, hizkuntza ezberdinak daudela gurean ere erakusteko". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak