Gabon kantekin girotu dituzte kaleak Olentzero eta Mari Domingi etorri bitartean

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 24a, 15:32

Gabon kantuan jardun dute herriko neska-mutikoek, horien gurasoek eta Basotxo erretiratuen elkarteko kideek, txistularien laguntzarekin, gaur, abenduak 24. Herriko txokoak girotu dituzte Olentzero eta Mari Domingi etorri aurretik.

Eguraldi ona lagun, jendetza batu da kantuan egiteko. Trukean, leihoetatik eta balkoietatik goxokiak bota dizkiete neska-mutikoei eta poltsikoak bete-bete eginda bukatu dute ibilbidea. Herriko Plazan mokadutxoa jan ondoren iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi. Basotxoko kantu taldekoek bi abesti eskaini dizkiete lehenengo eta gero, umeen gutunak jasotzen hasi dira. Ilara luzea zegoen haien zain eta lan mardula izan dute.

Iluntzean itzuliko dira; 18:30ean abiatuko dira Ibarra kiroldegitik eta Herriko Plazaraino joan txistularien laguntzarekin. Han, Leizarra musika eskolako neska-mutikoek egingo diete kantuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak