Doke txapelketan Totoro taldea nagusi

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 19a, 13:01
Dokean jardun zuten sei taldetako kideak.

Dokean jardun zuten nor baino nor gehiago herriko sei taldek Basotxo erretiratuen elkarteak antolatuta, joan den domekan. UDA, Aratz, Udala, Loramendi, Totoro eta Basotxo elkarteetako kideak batu ziren jokora eta Totorok irabazi zuen.

Lehiakortasun handia izan zela baina era berean umore ona nagusi adierazi dute antolatzaileek. "Talde horrek sanmigeletan jokatu zuen lehenengoz, eta dagoeneko irabazi egin digute esperientzia dugun gainerako guztioi", adierazi dute Basotxokoek umoretsu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak