Lesbosetik eskerrak eman dizkiete aretxabaletarrei elkartasun kanpainagatik

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 16a, 17:47

Zaporeak elkarteko materiala izan dute salgai aste bukaeran Neguko Azokan, Lesboseko errefuxiatuendako dirua batzeko helburuarekin. Saltzaileak oso gustura agertu dira herritarrek egindako harrerarekin, eta Lesbosetik, bertatik ere, esker mezua bidali dute, besteak beste, Ander Arietaleanizbeaskoa aretxabaletarrak.

Greziako uhartera bidaltzeko elikagai bilketa ere abian da joan den egubakoitzetik. Elikagai iraunkorrak eskatu dituzte –dilistak, arroza, garbantzuak, pasta…– eta Ibarra futbol zelaian dabiltza jasotzen; azken eguna abenduaren 22a izango da.

Bestetik, eguaztenean, hilaren 18an, ikus-entzunezkoa eta solasaldia izango dira Arkupen. Batetik, Helena Taberna nafarraren Varados filma emango dute, eta ondoren, Aita Mari ontzian izan den Izaskun Arriaran erizainarekin solasaldia izango da, 19:00etan. 

Bukatzeko, abenduaren 22an Ohorezko Erregional mailako UDAren eta Mutrikuren arteko partiduan jasoko duten dirua ere Zaporeak elkartearendako izango da; sarrera, 5 euro ordaindu beharko dute ikusle guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak