2019/12/24 10:30

Sari-banaketa

Gabon kantuan kaleetan

Gabon kantuan kaleetan
Herriko kaleak, Aretxabaleta

Gabon kantak abestuko dituzte herriko umeek, gurasoek lagun eginda, eta txistulariek gidatuta; Basotxoko kantu taldea ere batuko da ekimenera. Trukean goxokiak botako dizkiete herritarrek kantuan jardundakoei –abesten bukatu arte ez botatzeko eskatu dute antolatzaileek–.

Herriko Plazatik abiatuko dira 10:30ean, hainbat kaletatik pasatu –zaharren egoitzatik ere bai batzuk– eta Herriko Plazan bukatu mokadutxo bat janez. 12:00ak bueltan, Mari Domingi eta Olentzero iritsiko dira haurren gutunak jasotzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak