Dantza giroan amaitu dute Aretxabaletako kultura arteko bazkaria

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko abe. 15a, 19:31

Giro paregabea izan dute kultura arteko bazkarian, gaur, Aretxabaletan. Etxetik prestatuta eraman dute bazkaria eta han, denen artean banatuta "ederto" bazkaldu dute. Harreman berriak sortzeko "aukera paregabea" izan da.

Kultura arteko bazkaria egin dute Aretxabaletako mojen komentuan. 100 bat lagun elkartu dira. Orain dela 6 urte hasi zuten ekimena; hain zuzen, SOS Racismo elkarteak antolatutako ekintza batetik dator Aretxabaletako ekimena. "Etxeetan egitea zen hasierako ideia, baina guk formatua aldatu eta elkarte gastronomiko batean egin izan dugu orain arte; lekua txiki geratu zaigunez, aurten komentuan egitea proposatu dugu", azaldu du Paloma Martinez antolatzaileak.

Harreman berriak sortzea

Helburua bertakoen eta etorkinen artean harreman berriak sortzea dela dio Martinezek. "100 lagun inguru elkartu gara: bakoitzak etxetik ekarri du jateko zerbait eta denon artean banatu dugu. Bazkal ondoren Basotxokoak etorri dira kantuan egitera; eta, ondoren dantzan ibili gara", azaldu du Martinezek.

"Hemengoei dantzan egitea kosta" egiten zaiela dio Martinezek, baina poliki-poliki jendea animatu dela aitortu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak