Ibarra kiroldegian karateka gaztetxoen jaialdia izan da

Imanol Beloki Unamuno 2019ko abe. 15a, 11:26

Gipuzkoako Federazioak UDArekin elkarlanean antolatuta karatearen bueltako Gabonetako haur jaialdia egin dute gaur, Ibarra kiroldegian. Karateka gazteenek hartu dute parte txapelketan, benjaminetatik hasi eta infantilak arterainokoek. Guztira, 160 gaztetxo izan dira parte hartzen, eta harmailak bete egin dituzte familiakoek.

160 bat neska-mutiko inguru elkartu dira antolatzaileak, UDAkoak 18 inguru izan dira: benjaminak zortzi, kimuak sei eta infantilak lau. Azken horiek bi modalitatetan jardungo dute: kata (forma) eta kumite (borroka). Hain zuzen ere, lehenengoz hartu dute parte infantilek kumite diziplinan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak