Sekulako giroa sortu zuen Bixentak talde aretxabaletarrak ohi legez, erromeria giroko kantuekin, abesti ezagunen bertsioak eginda eta aldarrikapen umoretsuak tartekatuta. Hala, jendetza elkartu zen Herriko Plazako karpa azpian, eta 44 kilo odoloste eta 10 bat kilo txistorra laster agortu ziren. "Gogor" lan eginda baina oso gustura ziren UDAko kideak amaieran, herritarrek egindako harrera beroarekin.