Omenaldi goxoa egin diete Basotxon 90 urteko bazkideei

Mirari Altube Arrese 2019ko abenduaren 14a

Santa Luzia egunez, 90 urte betetako bazkideak omendu dituzte aurten ere Basotxo erretiratuen elkartean. Guztira hamabost lagun izan arren zazpi bertaratu ziren.

Leizarra musika eskolako dantzariek aurreskua dantzatu zieten, Basotxoko abestaldeak kantuen bitartez zoriondu zituen eta Unai Elkoro alkateak eta Karmele Uribarri Ongizate zinegotziak opariak banatu zizkieten. Ekitaldian senide asko elkartu ziren eta guztiek txokolatea hartuta bukatu zuten ospakizuna.

Hona hemen omenduak:

  • Agustin Iturbe Arenaza
  • Victoria Azkoitia Urkia
  • Rosario Urreta Zubia
  • Pilar Zubillaga Lasa
  • Ramon Oianguren Zendoia
  • Jesus Uribesalgo Arana
  • Maria Luisa Arenaza Urrutia
  • Juana Goñi Mugika
  • Juana Ramos Sanchez
  • Victoriano Romero Rocha
  • Pilar Leturia Arrate
  • Mauricia Arenaza Garitaonandia
  • Fermin Arenaza Altuna
  • Mariano Calvo Otero
  • Mertxe Bengoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak