90 urteko bazkideak omenduko dituzte gaur, Basotxon

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 13a, 08:56

Gabonetako ekintzei ekingo diete Basotxo erretiratuen elkartean gaur, Santa Luzia eguna, 90 urte betetako bazkideak omenduta (17:00); hamabost lagun izango dira guztira.

Aurreskua dantzatuko diete hasteko eta Basotxoko abestaldeak kantuan egin gero. Opariak jasoko dituzte omenduek eta bukatzeko txokolate beroa hartuko dute elkartutako guztiek. Domekan, ostera, doke txapelketa jokatuko dute hainbat elkarteren artean.

Abenduaren 21ean, zapatuan, 40 otar zozketatuko dituzte Basotxon bertan (17:00), eta ondoren, txistor-jana izango dute. Abenduaren 24an, kantuan jardungo dute kaleetan (10:00), eta 31n, San Silvestre lasterketan laguntzen izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak