Kantu taldearekin batera Basotxoko zuzendaritzako kide batzuk ere joan dira eta beste kontu batzuetarako aprobetxatu dute eguna: Urretxuko erle museoa eta Zumarragako Antioko ermitak bisitatu, esaterako. Ondoren Olaberrian bazkaldu dute, eta arratsaldeko lehen orduan, Beasaingo parrokian abestu.
"Gure kantu taldea edonori dago zabalik, nahiz eta ez abestu gura bezain ondo", adierazi dute Basotxoko kideek.