Letraz izeneko posterra izan da irabazlea, baina horrez gain, beste bi lanek ere aipamen berezia jaso dute. Epaimahaiak kasu honetan, lanaren mezu indartsu eta estetika zaindua baloratu du.
Lehiaketaren xedea ikus-entzunezko produkzioen bidez neskek eta mutilek desberdintasun egoerei nola aurre egiten diegun erakustea da.
Hortaz, aurtengo gure lanetan kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenari lotutako mezuak irudi apropos eta indartsuekin lotzea izan da gakoa.
Hona hemen poster irabazlea eta aipamen berezia jaso duten lanak.