Lizentzian edo elkartean baja emateko epea zabalik dago, baita aldaketak egiteko ere, datu pertsonalak edo kontu korrontearen zenbakia aldatzeko, adibidez.
Bazkidetza kuotek ez dutela igoerarik izan adierazi dute. Euskal Mendizale Federazioko informazio guztia, ostera, lizentziaren estaldurak, araudia eta prezioak, esaterako, haren webgunean daude.
Gutunarekin batera 2020ko egutegia ere jaso dute Murrukixoko bazkideek etxean.