Karatean diharduten haurren Gabonetako jaialdia izango da domekan

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 10a, 11:14
Iazko Gabonetako jaialdian elkartutako gaztetxoak.

Aretxabaleta kirol elkarteak, eskola kiroleko Gipuzkoako Federazioarekin batera, karatearen bueltako Gabonetako haur jaialdia antolatu du; domekan, hilaren 15ean izango da, Ibarra kiroldegian (10:00).

Karateka gazteenek hartuko dute parte txapelketan, benjaminetatik hasi eta infantilak arterainokoek. 160 bat neska-mutiko elkartuko direlakoan daude antolatzaileak, UDAkoak 18 inguru izango dira: benjaminak zortzi, kimuak sei eta infantilak lau. Azken horiek bi modalitatetan jardungo dute: kata (forma) eta kumite (borroka). Hain zuzen ere, lehenengoz hartuko dute parte infantilek kumite diziplinan.

Herritarrak kiroldegira gerturatzera gonbidatu dituzte UDAko kideek: "Egun polita izango da hain ezaguna ez den kirol hori gertutik jarraitzeko; hortaz, hurbildu lasai!".

Presidente Trofeoa 

Bestetik, domekan, Presidente Trofeoa jokatuko dute Oxel Vazquezek, senior kategorian, eta Joanna Perezek, junior mailan. Lehiaketa Bilbon, Bizkaia Frontoian, izango da.

Horiez gain, senior mailako hainbat karatekek entrenamendu saio bat izango dute domekan, Getxon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak