Hona hemen egunak eta orduak:
- Abenduak 6, 7 eta 8: 19:30
- Abenduak 9: 16:00
- Abenduak 13: 22:00
- Abenduak 14 eta 15: 19:30
- Abenduak 16: 16:00
Aitor Arregi oñatiarrak, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak, gainera, Goya sarietarako hamabost izendapen jaso ditu aste honetan bertan; besteak beste, pelikula onenarena, zuzendari onenarena, gidoi onenarena eta aktore onenena. Aurretik, Donostia Zinemaldian, epaimahai ofizialaren bi sari lortu zituen, baita Irizar eta Fipresci sariak ere.
Zinemaren ordutegia galdegai
Bestetik, zinemaren ordutegiari buruzko galdeketa egingo dute abenduan. Arkupera gerturatzen direnek zinemako sarrerarekin batera jasoko dute galdetegi hori, eta ordutegia bozkatzeko aukera izango dute. Udalaren aplikazioaren bitartez ere eman ahal izango da botoa.